Ensayo e inscripción al homenaje a Mixel Labéguerie

Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Herri soinu eta Michel Labéguerieren lagunak elkarteekin Mixel Labéguerieri egingo zaion omenaldian parte hartzeko deialdia eguneratu du eta txistularien emanaldirako entseguen egitaraua argitaratu du. Horrekin batera, parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izateko orria ere helarazi digute eta bazkideen atalean jarri dugu eskutitzarekin eta partituren ondoan.

Txistulari lagunak,

Maiatzaren 14ko elkarretaratzea ongi prestatzeko, lehenbailehen mail horri erantzun otoi. Kasu, 2 orrialde badira.

Gurekin bazkaltzera (Kalostrape ostatura) etorri nahi izanez gero, ezinbestekoa zaigu zure izen emaitea apirilaren 29a aintzin.

Kontzertua eta errepikentzat zuen pupitroak ekarri.

Partiturak esteka: web orriko bazkideen atalean dituzue eskuragarri.

Parte hartzeko asmoa duenak, izena emateko orrian izen-abizenak emateaz gain, zein ahotsetan joko duen, bazkaltzera geratuko den eta zein entsegutara azalduko den zehaztu behar du.

Entseguak:

  • Apirilak 16, larunbata 10:00-12:00: Centre Tivoli (Angelu)
  • Apirilak 23, larunbata 11:00: Lagunen etxea (Uztaritze)
  • Apirilak 29, ostirala 20:00-22:00: Or Konpon (Baiona)
  • Maiatzak 7, larunbata 10:00-12:00: Centre Tivoli (Angelu)
  • Maiatzak 14, larunbata 10:00: Euskal museoa (Baiona)

Xehetasun gehiago nahi izan ezkero deitu antolakuntzara:

Yves Panizzoli   06-74-16-64-14

Xabier Parrilla Etchart   06-16-84-74-05

Pierre Haira   06-62-11-18-55