Elkartea

Aurkezpena​

Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927ko irailaren 20an Arraten (Eibar) ospatutako lehen batzar edo asanbladan sortu zen. Orduan 125 bazkide inguru baziren, gaur egun Euskal Herri osoko 1.000tik gora txistulari eta txistu zalek osatzen dugu elkartea.

Euskal Herriko Txistulari Elkartearen helburua, gure kulturaren osagai garrantzitsu den txistua zaindu eta garatzea da: txistuak gure herri kultura eta tradizioan duen egitekoa bultzatzea eta, aldi berean, musika tresna honen aukera musikal eta sozialak ahal den gehiena landu eta aberastea. Horretarako ekimen desberdinak proposatu, koordinatu eta aurrera eramatea du asmo, hala nola:

  • Elkartearen barne komunikaziorako organoa izateaz gain, gure ondare musikala jaso eta zabaldu nahi duen Txistulari aldizkaria editatu eta banatzea, txisturako idatzitako musikak nahiz egoki leritzakeen artikuluak argitara emanaz.
  • Txistularien kontzertu eta musika emanaldi ezberdinak antolatzea.
  • Txistua eta bere familia instrumentala musikarako tresna normalizatu bilakatzea.
  • Txistuaren ikasketa bultzatzea musika eskola, kontserbatorio eta akademia publiko nahiz partikularretan.
  • Txistuaren mesedetan izango den edozein jarduera bultzatzeko beharrezkoak izan daitezkeen laguntzak bilatzea (ekonomikoak, teknikoak, giza baliabideak, eta abar).

Historia

1926an Sandalio Tejada bizkaitarrak (1893-1971), abokatua eta euskal kulturaren sustatzaile sutsu, txistu ikasketak jasotzen zituen Mungian Eleuterio Lekueren, orduko udal txistulariaren eskutik. Elkarren arteko elkarrizketak piztu zion Tejadari Txistulari Elkarte bat sortzeko ideia, instrumentu honetarako egokia izango zen errepertorioa argitaratuko zuen boletin bat sortzeko helburuarekin.

Proiektua martxan jartzeko, Sandalio Tejada harremanetan jarri zen Manolo Landaluce, Bilboko Udal Txistulari nagusi zen urduñarrarekin; eta Martin Elola, Begoñako udal txistulariarekin. Bi musikari hauek Herrialde osoko danbolinteroen zerrenda eman zioten, eta Tejada karta bidez jarri zen harremanetan, haiekin.

Bestalde, Landaluce eta Elolak lan-talde bat jarri zuten martxan, Bilboko itsasadarreko txistulariak (Txistularis de la ría de Bilbao) izenarekin. Honakoek osatzen zuten, Landaluce eta Elolaz gain: Joaquin Landaluce, Manoloren anaia eta Bilboko bigarren Udal Txistularia; Luis Lopez de Bergara, Portugaleteko aurreneko Udal Txistularia; Mateo Atxurra, Alkortako (Getxo) aurreneko Udal Txistularia; Segundo Atxurra, Mateoren anaia eta Alkortako bigarren Udal Txistularia; Benito Albeniz, Las Arenaseko (Getxo) aurreneko txistularia; Daniel Albeniz, Benitoren anaia eta Las Arenaseko (Getxo) bigarren txistularia; Demetrio Garaizabal, Sestaoko aurreneko Udal Txistularia; eta besteren bat (datuak galdu dira).

Gainera, Manolo Landaluce harremanetan jarri zen Eduardo Gorosarri, Begoñako apaiz eta organo-jolearekin, eta hau lege kontuez arduratu zen, okasiorako hainbat partitura konposatzeaz gain, eta horrela, Elkarteko lehendakari izendatuko zuten.

Lagun horiek guztiak -eta seguru asko, Tejadaren mailing hark lortutako besteren bat- Mungian elkartu ziren gaiari buruz hitz egiteko. Bertan, Martin Elolak proposatuta, erabaki zen elkartearen sorrerarako batzarra Arraten (Eibar) egitea.

Guztia prestatzeko Bilboko itsasadarreko txistulariak (Txistularis de la ría de Bilbao) astero biltzen hasi ziren, Bilboko El Perro tabernak zuen lokal berezi batean. Han, Tejadarekin batean, behar ziren ekintzak prestatu eta burutu zituzten.

Azkenean, Euskal Herriko Txistulari Elkartea sortzeko batzarra 1927ko irailaren 20an egin zen, Arraten, 125 parte-hartzaile eta bazkide-sortzaile inguru bertan zirela. Txistulari aldizkariaren aurreneko alea (Bilbon editatua) 1928ko martxo-apirilean argitaratu zen.

Dominak

  1. Arrateko Ama Birjina (Euskal Herriko Txistulari Elkartearen Zaindaria)
  2. Isidro Ansorena Eleizegi (txistulari eta musikagilea)
    Hernani, 1892 – Donostia, 1975
  3. Sandalio Tejada Sarabia (txistularia)
    Bilbo, 1893 – Caracas, 1971
  4. Hilario Olazaran Salanueva “Aita Hilario Olazaran Lizarrakoa” (musikagile, txistulari eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteko kapilaua)
    Lizarra, 1894 – Iruñea, 1973
  5. Jose Maria Gonzalez Bastida (musikagilea)
    Bergara, 1908 – Donostia, 1997
  6. Bonifazio Fernandez Ortiz (txistularia)
    Bilbo, 1924 – 2009
  7. Maurizio Elizalde Etxeberria (txistularia)
    Amaiur, 1915 – Arizkun, 1992
  8. Luis Aranburu Martinez de San Vicente (musikagilea)
    Gasteiz, 1905 – 1999
  9. Pierre Bordazaharre “Etxahun-Iruri” (txirulari eta olerkaria)
    Iruri, 1908 – Paue, 1979
  10. Demetrio Iriarte Mujika (txistularia)
    Oñati, 1915 – Aretxabaleta, 1997
  11. Alejandro Aldekoa Aranburu (txistularia)
    Berriz, 1920 – 1996
  12. Jose Luis Ansorena Miranda (Euskal Herriko Txistulari Elkarteko kapilaua)
    Donostia, 1928 – Iruñea, 2019
  13. Tomas Aragues Bernad (musikagilea)
    Albalate del Arzobispo (Teruel), 1935 – Iruñea, 2019
  14. Jose Ignazio Ansorena Miner (txistulari eta musikagilea)
    Donostia, 1953 –
  15. Lorenzo Ondarra Kintana (musikagilea)
    Bakaiku, 1931 – Iruñea, 2012
  16. Migel Anjel Sagaseta Ariztegi (txistulari eta etnografoa)
    Ituren, 1941 –
  1. Felix Ansola Zelaia (txistularia)
    Elgoibar, 1913 – Markina, 2003
  2. Joxe Ansola Zelaia (txistularia)
    Elgoibar, 1911 – Markina, 1980
  3. Luis Ansola Zelaia (txistularia)
    Elgoibar, 1916 – Etxebarria, 1982
  4. Julian Ansola Zelaia (atabaleroa)
    Elgoibar, 1922 – Markina, 2003
  5. Narkis Diez Jimenez (txistularia)
    Gasteiz, 1922 – Biarritz, 2004
  6. Ramon Orue Artetxe (txistularia)
    Areatza, 1907 – 1991
  7. Leonardo Zuloaga Etxeberria (txistularia)
    Areatza, 1914 – 1994
  8. Jesus Segurola Urkiola (txistugilea)
    Zumarraga, 1920 – 2008
  9. Ignacio Barrio Urtizberea (danbor eta danbolingilea)
    Irun, 1918 – Urretxu, 2010
  10. José Gancedo Martin (txistugilea)
    Zorrotza (Bilbo), 1924 – 2021
  11. Keller Instrumentos S.A. (txistugileak)
  12. Santiago Gutierrez Gutierrez (txistularia)
    San Pedro del Romeral (Santander), 1932 – Urretxu, 2003
  13. Joseba Larrieta Aldama (txistularia)
    Urduña, 1933 –
  14. Xabier Gereño Arrarte (idazle eta txistularia)
    Bilbo, 1924 – 2011
  15. Patxi Ansola Erkiaga (txistularia)
    Lekeitio, 1923 – Bilbo, 2019
  16. Sixto Iragi Oses (txistularia)
    Barasoain, 1916 – Iruñea, 2011
  17. Juan Antonio Arozena Egimendia (txistularia)
    Oiartzun, 1930 – 2021
  18. Joakin Kanpion Lopez (txistularia)
    Altsasu, 1936 –
  19. Gerbasio Legorburu Gabilondo (txistularia)
    Antzuola, 1930 – 2015
  20. Carlos Santacoloma Uriarte (txistularia)
    Trapagaran, 1945 – Portugalete, 2019
  21. Olegario Izagirre Iruretagoiena (txistularia)
    Errenteria, 1938 –
  22. Jose Antonio Altuna Elizegi (txistularia)
    Errenteria, 1943 –
  23. Xabier Muñoz Otaegi (txistularia)
    Donostia, 1954 –
  24. Julen Billelabeitia Lavilla (txistularia)
    Mungia, 1928 –
  25. Esteban Barrena Oiarzabal (txistularia)
    Zumarraga, 1940 – 2011
  26. Jose Ignacio Martinez de Luna Berruela (txistularia)
    Gasteiz, 1934 – 2020
  27. Jesus Moraza Zarate (txistularia)
    Gasteiz, 1942 –
  28. Francisco Antonio Gorostiza Aberasturi (txistularia)
    Gasteiz, 1946 – 2017
  29. Javier Hernández Arsuaga (txistularia)
    Donostia, 1940 –
  30. Sabin Bikandi Belandia (txistularia)
    Galdakao, 1965 –
  31. Txomin Agirregomezkorta Perez (txistularia)
    Pasai Donibane, 1966 –
  32. Gotzon Osinaga Uriarte (txistularia)
    Oñati, 1946 –
  33. Joxe Mari Telleria Lezeta (txistularia)
    Segura, 1943 –
  34. Juan Antonio Aroma Lejarreta (txistularia)
    Durango, 1945 –
  35. Karmelo Barruetabeña Larruskain (txistularia)
    Abadiño, 1939 –
  36. Nazario Telleria Jaka (txistularia)
    Segura, 1950 –
  37. Jose Agustin Olano Segurola (txistularia)
    Beasain, 1942 –
  38. Felix Vigor Gonzalez (txistularia)
    Iruñea, 1961 –
  39. Iñaki Urtizberea Rivas (txistularia)
    Montauban, 1939 –
  40. Luis Udakiola Etxeberria (txistularia)
    Donostia, 1939 – 2018
  41. Iñaki Letamendia Loinaz (txistularia)
    Ormaiztegi, 1953 –
  42. Juan Manuel Ecay Bueno (txistularia)
    Iruñea, 1941 –
  43. Joseba Omar Ansoleaga (txistularia)
    1937 – 2023
  44. Patxi Zorrozua Atxa (txistularia)
    1943 –
  45. Mugarik Gabeko Txuntxuneroak
  46. Jose Inazio Elias Olazabal (txistularia)
    Azpeitia, 1951 –
  47. Mª Pilar Zuriarrain Artola (txistularia)
    Zizurkil, 1953 –

Elkartearen osaera

Lehendakaria: Ekain Basterretxea Zabala
Lehendakariordea: Jose Manuel Albeniz Sainz
Idazkaria: Jasone Akizu Pérez
Diruzaina: Jokin Antxia Uribe-Etxeberria
Arabako ordezkaria: Iker Larrauri Delika
Bizkaiko ordezkaria: Amaite Sagastibeltza Gámez
Gipuzkoako ordezkaria: Alain Sorazu Agirre
Iparraldeko ordezkaria: Yves Panizzoli
Nafarroako ordezkaria: Javier Imbuluzqueta Luquin
Txistulari aldizkariko zuzendaria: Aritz Labrador Odriozola
Kudeaketa arduraduna: Eduardo Conde Rekondo
Administrazio arduraduna: Iñigo Aizpiolea Viloria
Komunikazio arduraduna: Orkatz Arbelaitz Olaziregi