- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Azaroak 24 Andoainen (Gipuzkoa) txistu eta organo kontzertua Jose Ignazio Ansorena eta Ana Belen Garciarekin, arratsaldeko 8etan San Martín de Tours elizan.
Kontzertuaren nondik norakoak horrela azaldu dizkigu Ansorenak berak:
Programa honek ordu beteko iraupena izango du eta, ohiko bikotea ez badira ere, elkartzean euren nortasunen mesedetan aritzen diren bi tresna batzen ditu: organoa eta txistu-danbolina. Hasieran Donostiako Santa Maria Basilikako organo jotzaile izan ziren Mateo Albéniz, José Juan eta José Antonio Santesteban aita-semeren omenaldi moduko printzak erakusten ditu. Hirurok herri musikari ekarpen mamitsua egin zioten. Haien ondorengoa eta lanaren jarraitzailea da Ana Belén García, eliza beraren organo jotzaile titularra.
Jarraian XIX mendearen amaieratik gure egunetara txistu musikaren erakusketa dator, egileen artean izen handiko musikariak agertzen direlarik. Berezitasun bitxia du ordea: obrak libanotar musikari batek, Naji Hakimek, txistuaren hotsak liluraturik, egokitu ditu bikote egitura honetara. Programaren amaieran gure garaietako estetika musikalaren eztandaren antzekoa gertatzen da egile honek berak sortutako Diptyque obra.
Programa
*Moldaketa: Jose Ignazio Ansorena
**Moldaketa: Naji Hakim