- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Miel Otxin folk taldearen kontzertua Kantu eta hitza zikloaren barruan ekainak 26an Iruñeako Erraldoien Txokoan, 20:30ean.
Miel Otxin taldea Tafallan (Nafarroa) sortu zen 2003. urtean, iaz kaleratu zuten bere azken diskoa Alan Lomax in memorian izenekoa. Taldean leku garrantzitsua izaten dute txistu, silbote eta xirulak, Ismael Yagüe txistulariaren eskutik.
Azkenaldian Hutsun taldeko txalapartariak eta Oinarin taldeko dantzariak izaten dituzte lagun.
Taldekideak
Iñigo Agerri: akordeoia, kalimba eta ahotsa
Ismael Yagüe: txistu, txirula, ttun – ttun, pandero, goiarak, ahotsa…
Pablo Castanera: gitarrak.
Santi Elizalde: baxu elektrikoa eta txeloa.
Iñaki Hurtado: perkusioak…