- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Eibarko Usartza Txistulari Taldeak bere hirian txistulari banda bat sortu zenetik aurten 90 urte betetzen direla ospatzen du.
Duela 15 urte, 2010ean, 75. urteurrena kontzertu eta emanaldi bereziekin ospatu zuten lehen txistulari banda hark lehenengo kontzertuan jo zituen obrak interpretatuz.
Igande honetako kontzertuan izaera eta estilo ezberdinetako obrak joko dituzte.
EGITARAUA
Atiarno (fandangoa eta arin arina) P. Onraita
Soka dantza J. I. Ansorena
Doinua eta bariazioak W. A. Mozart
AMAYA operako ezapata dantza J. Guridi
Agustin, Xantin ta Juan Joxe (rapsodia) I. Ansorena
PARTE-HARTZAILEAK
Usartza Txistulari Taldea
Enrique Montero (zuzendaria eta 1. txistua)
Iratxe Gimenez eta Leire Arrizabalaga (2. txistua)
Xabier Zorrakin eta Asier Castelos (silbotea)
German Ereña (danborra)
Iñaki Orbegozo (danborra, xilomarimba eta tronpa)
Historia apur bat:
1566. urtean Anton de Ybarra lehen danbolinaren erreferentzia dugu, orduan instrumentista bakar batek txistua eta danbolina jotzen zituen.
Gerora, 1935eko urteen poderioz, Eibarko lehen txistulari banda sortu zen, gaur egun ezagutzen dugun bezala.
Lehenengo banda Leon Laspiur (1go txistua), Florencio Ansola eta Lucio Bengoa (2. txistua), Sabino Barrenetxea (silbotea) eta Pedro Alberdik (danborra) osatu zuten.
Gaur egun, baja batzuen ondoren eta gure zuzendari Elena Perezen heriotza goiztiarraren ondoren, Usartza Txistulari Taldea honako hauek osatzen dute: Enrique Montero (zuzendaria eta 1. txistua), Iratxe Gimenez eta Leire Arrizabalaga (2. txistua), Xabier Zorrakin eta Asier Castelos (silbotea), German Ereña (danborra) eta Iñaki Orbegozo (danborra, xilomarimba eta tronpa).