- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Gasteizko Udal Txistulari Bandak 100 urte bete zituen 2023an. Mende bat bete zen 1923an ordura arte taldea osatzen zuten hiru danbolin-jotzaileei silbotea gehitu zietenetik.
Aurten, mendeurren hori ospatzeko, Gasteizko bi udal bandak, Musikakoa eta Txistulariena, Principal Antzokiko agertokira igoko dira martxoaren 20an elkarrekin kontzertua emateko. Ospakizunean parte hartuko dute Garikoitz Mendizabal txistulariak (zazpi urtetan Gasteizko Udal Txistulari Bandaren zuzendaria izan zen eta David Rivas-en obran bakarlari ariko da) eta Udal Folklore Akademiako hainbat soinularik ere.
EGITARAUA
Aurresku y Contrapás Luis Aranburu
Mendetik, mendera Joaquín Á. Lecumberri
Irumugarrieta Trad. / Jimmy Bidaurreta
Mont Saint Michel David Rivas
Música para un Centenario Eduardo Moreno
Oroitzapen baterako aldakuntzak Juanma Sáez
PARTAIDEAK
Gasteizko Udal Txistulari Banda
Zuzendaria – Txistua: Roberto Álvarez
Txistuak: Eneko Espino, Nagore Fernández de Luco, Juan Karlos Larreategi, Itziar Ruiz de Oña, Christian Alemany
Atabala – Perkusioa: Iñaki Alarcia, Cristina Grela
Gasteizko Udal Musika Banda
Zuzendaria: Luis Orduña
Garikoitz Mendizabal: txistu bakarlaria
Udal Folklore Akademiako soinulariak