- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Musikaire 2025 jaialdiaren barruan Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Gorka Hermosa soinu-jotzaileak aspaldi egosten hasi ziren proiektua ekarriko dute. Hermosak konposatutako 11 abestirekin ondu dute Sustraien Matxinada izeneko diskoa.
Mendizabalek urteak daramatza txistuaren soinuekin bide abangoardistak urratzen. Hermosa, bestalde, nazioarteko hainbat sari jasotakoa da, eta haren konposizioak munduko hamaika bazterretako orkestrek jotzen dituzte. Bi egileen gogo bizia zen elkarrekin zerbait egitea, baina agenda kontuak tarteko atzeratu omen da orain arte.
PARTE-HARTZAILEAK
Garikotz Mendizabal: Txistua eta danbolina
Gorka Hermosa: Akordeoia
Juan Luis CastaƱo: Bateria
Javier Mayor: Kontrabaxua