- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Ganbera musikako 2024ko Musikene Sariaren finala Musikeneko Auditorioan izango da. Kontzertu publikoa da eta, epaimahaiak ematen dituen sariez gain, publikoaren saria izango du.
Parte hartzaileen artean Leire Retegi txistulari leitzarra ariko da Nola Radakovic soinu jolearekin. Bien saioa 16:30etan hastea auarrikusita dago eta joko duten egitaraua hau izango da:
Cuatro momentos musicales Hilario Extremiana
Dos melodías Tomás Aragüés
Lieder ohne Worte op. 19, nº 2 en la menor. Andante espressivo Felix Mendelssohn
Uneindoitiges Lula Romero
OHARRA: BERTARATUENTZAKO ARAUAK
Ganbera musikako Musikene Sariaren finala publikoari eta Musikeneko hezkuntza-komunitate osoari irekitako ekitaldia da. Emanaldi bakoitzaren aurretik bakarrik sartu edo irten ahal izango da auditorioko aretotik, eta ezin izango da sartu parte hartzen duten taldeen emanaldietan.
Epaimahaiaren sariez gain, publikoaren saria ematen da. Finala amaitutakoan bozak jasotzeko ontzi bat jarriko da entzulekuko atean, eta etorritako bakoitzak bere boza bertara bota ahal izango du. Gehienez ere, parte hartuko duten taldeetako hiru proposa daitezke. Publikoaren Sariaren irabazlea boz gehien dituen taldea izango da, epaimahaiaren sarietako batekin bat etorri edo ez.