- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Musikarien patroiaren ospakizunak, Santa Zezilia egunak, urtero pizten ditu kontzertu andana azaroaren 22aren inguruan. Donostian, beste urte batez, Donostiako Udalaren txistulari taldeak eta Santa Cecilia Abesbatzak bat egingo dute azaroaren 22ko ospakizunaren iragarle. Saioan bakarka zein elkarrekin ariko dira bi taldeak askotariko obrez osaturiko programa eskainiz.
EGITARAUA
TXISTULARIAK
SANTA ZEZILIA Bonifazio Laskurain (1882-1978)*
HAINBAT DANTZA DOINU Alejandro Olazaran, Aita Hilario (1894-1973)*
Argi-Ultzama-Errexa-Gora
TXORIAK Alejandro Olazaran, Aita Hilario*
Urretxindorra-Zozoa-Txantxangorria-Kukua
HARKAITZETAN Alejandro Olazaran, Aita Hilario*
Goizeko eguzkipean-Uhinetan-Txoriekin
ABESBATZA
AMA Alexandre Lesbordes (1912-1969)
JEIKI JEIKI Aita Donostia (1886-1956)
AUNITZ URTEZ Yon Oñatibia (1911-1975)
ENE MAITEA Xabier Sarasola (1960)
URRETXINDOR BANINTZ Laida Otaduy (1995)
ALDAPEKO Jesus Guridi (1886-1961)
TXISTULARIAK ETA ABESBATZA
SORGIN DANTZA Eduardo Mokoroa (1867-1959)*
ZEIN ZERA ZU Jose Olaizola (1883-1969)*
MAITE NAUZULA DIOZU Luis Elizalde (1940)
MENDIGOIZALEAK Alejandro Olazaran, Aita Hilario*
MOLDAKETAK
* Jose Ignazio Ansorena Miner
PARTAIDEAK
Donostiako Udalaren Txistulari Taldea. Zuzendaria: Aitor Arozena Muxika
Santa Cecilia Abesbatza. Zuzendaria: Laida Otaduy Díez