- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Udazkenean sartzearekin batera, urtero legez, Donostiako Udalaren txistulari taldeak igandero eskaintzen duen kontzertu-denboraldia abiatuko du datorren jai egunean.
Aurtengoa urriaren 1ean hasiko da eta, astero-astero, euskal txistularien tradiziozko doinuez osaturiko kontzertuak eskainiko ditu taldeak. Kontzertuak Plaza Berrian ospatuko dira, Udaletxe zaharreko arkupeetan, igandero, 12:15ean hasita.
Sarri antolatzen dituzte Donostiako txistulariek gai jakineko kontzertuak edo bereziak, eta horrela hasiko dute aurtengo sasoia. Urriaren 7an Dantzari eguna ospatuko da Donostian, Euskal Dantzarien Biltzarrak eratutako festa, non Euskal Herriko txoko guztietatik dantzariak etorriko diren. Horren atariko gisan, igande honetako programa euskal dantzei eskainiko zaie; adin ezberdinetako dantzariek, haurrek, gazteek eta helduek, bertan parte hartuko dute. Dena biribiltzeko, amaieran Plazaren erdian Dantza soka eskainiko da. Sokaren aurresku eta atzesku Goizaldi dantzari taldeko kideak izango dira, aurten bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen ari dira eta.
EGITARAUA
Xaxu Jose Ignazio Ansorena
Makil txiki dantza Herri dantza*
Xanpetrike Herri dantza*
Ezpata dantza Herri dantza*
Makil handi dantza Herri dantza*
Uztai txiki dantza Herri dantza*
Auspo jotzailearen ametsa José Sáenz Garmendia “Pepe Andoain”**
Guria José Sáenz Garmendia “Pepe Andoain”**
Ostalerra eta Herri Herri dantza*
Lantzeko dantzak Herri dantza*
Herri dantza Herri dantza*
Esku dantza Herri dantza*
MOLDATZAILEAK
* J. Ig. Ansorena
** T. Agirregomezkorta
PARTAIDEAK
Donostiako Udalaren Txistulari Taldea