Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Commedia Nova

2023 Urria 28 19:00 - 20:00

8€

Alemaniatik datorren Commedia Nova bikoteak emango duen kontzertuak Istampitta: Musika eta dantza Erdi Arotik Barrokora du izenburu eta gaia.

Gaby Bultmann berlindarrak eta Daniele Ruzzier beneziarrak osatzen dute Commedia Nova bikotea; lehena antzinako musika eta soinu-tresnetan jantzia den maisu danbolinteroa, bigarrena berriz dantzari eta aktorea.

Oiartzunen musika eta dantza bilduko dituen emanaldi honetan, ahotsaz gain, era ezberdinetako flauta (tartean arrabita flauta) eta perkusioko soinu-tresnak joko dira. Ikusiko diren Erdi Aroko dantzak garaiko testuetan ageri diren deskribapenetan eta margolanetan ikusten direnetan, baita garaiko debekuetan, oinarrituta birsortu dira. Kontuan izan behar da dantzari buruz ezagutzen diren lehenengo tratatuak Quatroccento italiarrekoak direla, baina orokorrean oholtzan ematen ziren dantzak idatzitako koreografiarik gabe mantendu ziren garai barrokora arte.

Informazio gehiago hemen eskura daiteke.

Xehetasunak

Data:
2023 Urria 28
Ordua:
19:00 - 20:00
Cost:
8€
Event Tags:
,

Lekua

Landetxe Kultur Aretoa (Oiartzun)
Landetxe plaza
Oiartzun, Gipuzkoa 20180 Spain
+ Google Map