- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Benidormeko XIII. Nazioarteko Organo Jaialdian organoa eta txistua elkarrekin entzuteko aukera izango da kontzertu honetan.
Urtean zehar banatzen diren 8 kontzertuetako bat da hau. Bertan Benantzi Bilbao ariko da organoan. Jaialdirako Mario Quintok konposatu duen De Mundaka a Llevant lana jendaurrean lehenengo aldiz jotzearen ardura izango du. Organo eta txisturako konposatutako lan honetan Josu Sorriketa eta Juan Maria Gondra izango dira txistulariak.