- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Barakaldon Jose Felix Larburuk txistua ezagutarazteko egin duen lana aitortzeko ekitaldia antolatu dute Barakaldoko eta Bizkaiko txistulariek.
Jose Felix Larburuk 67 urtetan txistuari eskainitako bizitza gogoratzeko Barakaldoko Herriko plazan elkartuko diren txistulariek kalejira batekin bukatuko den ekitaldi xume bat egingo dute. Bertaratzen diren txistulariei Fa tonuan afinatutako txistua ekartzeko eskatu dute antolatzaileek.