Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Hitzaldia: Leitzako txistularien errepertorioa

Urria 4 18:00

Leitzako txistulariek Musikene eta Leitzako udalaren laguntzarekin Ondarearen Europako Jardunaldien baitan LEITZAKO TXISTULARIEN ERREPERTORIOA, ANGEL ALDUNTZIN ETA MIGUEL ANGEL SAGASETAREN BIDEZ: INTERPRETAZIOTIK ESKUIZKRIBUETARA hitzaldia antolatu dute.

Leitzako txistularien belaunaldiz belaunaldiko errepertorioa, Angel Alduntzin txistulariaren eta Miguel Angel Sagaseta apaizaren bidez jasotakoa, izango da solasgaia. Errepertorio horren gordailu bihurtu den Sagasetaren eskuizkribuen ikuskatze eta sailkatze lanaren aurkezpena egingo da. Txistu doinuek girotuta, Leitzako herriak musika arloan daukan ondare preziatuenetarikoa ezagutzeko aukera izango da; herriko kultura ohiturek izan duten iragana eta garapenaren eskutik ondare kultural aberatsago batera joateko bidea.

Xehetasunak

Data:
Urria 4
Ordua:
18:00
Event Tags:
,

Lekua

Udaletxeko batzar aretoa (Leitza)
Elbarren kalea, 1
Leitza, Nafarroa 31880 Spain