Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Hernaniko Txistularien San Juan eguneko kontzertua

Ekaina 24 12:00

Aurtengoa urte berezia da Hernaniko txistularientzat. Isidro Ansorena txistulari hernaniarra hil zela 50 urte beteko dira aurten. Hori dela eta, Isidrok utzitako ondarearen erakusle izango den errepertorioa izango du ardatz kontzertu honek.

Isidro Ansorena Eleizegi (Hernani, Gipuzkoa, 1892ko maiatzaren 15a – Donostia, Gipuzkoa, 1975eko abuztuaren 20a) txistu munduko irudi garrantzitsuenetako bat da, garrantzitsuena ez bada. Osaba Fernandoren eskutik ikasi zuen txistua jotzen, eta gaztetan hasi zen Hernaniko Udal Txistulari bandan jotzen. 1922an, Donostiako Udal Txistulari Bandako lehen txistulari eta zuzendari postua lortu zuen oposizioz, eta taldea gorengo mailara eraman zuen. Donostiako Udal Kontserbatorioan txistua sartzea lortu zuen, nahiz eta era ofizialean ez izan, eta bera izan zen bertako irakasle urte luzez. Errepertorioaren sorkuntzan zein txistuen afinazioaren ikerketan ere lan mardula egin zuen Isidrok. Gaur egun daukagun materiala izatearen arduradun nagusia dugu.


EGITARAUA

Xamurra Isidro Ansorena – Mold.: J. I. Ansorena

Zaltzate J. I. Ansorena, Isidro Ansorenaren doinu baten gainean

Sorgin-zulo J. I. Ansorena, Isidro Ansorenaren doinu baten gainean

Erromatarrena Isidro Ansorena – Mold.: J. I. Ansorena

Erratzu / Txalaka Isidro Ansorena – Mold.: J. I. Ansorena

Euskal Bilera Isidro Ansorena & Raimundo Sarriegi – Mold.: J. I. Ansorena

Ana Mari / Prantxiska Martina Isidro Ansorena – Mold.: J. I. Ansorena

Nere herriko jaiak Isidro Ansorena

San Joan zortzikoa Herrikoia – Mold.: Tomas Aragües Bernard


PARTE-HARTZAILEAK

Kontzertuan, Hernanikoekin batera eskualdeko txoko ezberdinetatik etorritako txistulariak arituko dira, baita metal boskotea eta Ttarla Dantza Taldea ere.

Kontzertua Jon Ansorenak zuzenduko du.

Xehetasunak

Data:
Ekaina 24
Ordua:
12:00
Event Tags:
,

Lekua

Gudarien plaza (Hernani)
Gudarien plaza
Hernani, Gipuzkoa 20120 Spain