- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Abuztuaren 24an Garikoitz Mendizabal eta Xabier Zabalarekin joko dute Zarautzen, Santa maria parrokian gaueko 10etan. Bikoteak ez du bakarrik joko, ondoan izango dute Kabestri Ensenble taldearen hari boskotea, tronpak eta perkusioak. Hori gutxi ez balitz, hainbat gonbidatuk parte hartuko dute: Korrontzi taldeko Agus Brandiaran trikitilaria, Alberto Urretxu tronboi jolea eta Miren Fernandez abeslaria. Emanaldia, Zarautzen egiten den Udako Musikaldiaren egitarauan txertatuta dago.