- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Donostiako Udalaren txistulari taldeak, Bagera Elkartearen laguntzaz, erromeria eskainiko du larunbatean Plaza Berrian.
Bagera Elkarteak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria ospatuko da larunbatean Plaza Berrian. 18:30etan hasita, Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, polka eta beste dantza abar luzea ikasi eta dantzatzeko tartea izango da Aitziber Ayesta eta Irati RiaƱo animatzaileen laguntzaz.