- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Usartza Txistulari taldeak antolatuta, Eibarko IV. Txistu eguna ospatuko da heldu den apirilaren 27an. Azkenengo urte hauetan egin duten bezala, larunbatean Eibarko auzoak eta kaleak txistuaren musikarekin beteko dituzte. Usartzarekin batera Elgoibar, Ermua, Deba, Ondarru eta Bilboko txistulariak ariko dira; guztira 50 bat txistulari.
Arratsaldeko 5’etan Untzaga plazan elkartuko dira eta jarraian talde bakoitza auzo ezberdinetara abiatuko daa txistuaren doinuekin kaleak alaitzera.
Auzoetan ibili ondoren, txistulari guztiak arratsaldeko 7’ak aldera Untzaga plazan elkartuko dira elkarrekin argazki batzuk egin eta erdiko kaleetan gaueko 9’ak arte kalejiran aritzeko.
Eguraldi euritsua suertatuko balitz, kalejira egin beharrean Untzaga plazako arkupe ezberdinetan, Toribio Etxeberria kalean eta Errebalen joko lukete txistulariek.
Larunbateko emanaldiarekin txistua kalean ikusteaz gain, gurasoak eta haien haurrak txistua ezagutzera animatu nahi dituzte antolatzaileek, eta denon artean Euskal Herriko kulturaren zati bat mantendu eta disfrutatu.