- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Eibarko txistulari eta txistuzaleek antolatutako egitaraua hauxe da:
10:45tan Untzaga plazan txistularien harrera
11:00tan talde bakoitza auzo batera abiatu kalejira egiteko (gidari batekin)
12:30tan talde guztiak Untzagan bueltan
12:40tan Argazkiak
12:45tan talde guztiak bat egin eta erdialdeko kaleetara kalejiran abiatu
Geldiune batzuk egingo ditugu (pintxoak eta edariak)
14:30tan kalejiraren amaiera Untzaga plazan
15:00tan Bazkaria Kerizpe elkartean (Untzaga plazan)
Parte hartuko duten txistulariek alkondara edo niki txuria eta praka ilunak jantzi behar dituzte egun horretan. Joko dituzten txistuek Fa tonuan eta silboteek Sib tonuan afinatuta egon behar dute.