- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Soraluzeko Diadar txistulari elkarteak Deba Bailara osoko txistularien topaketa antolatu du.
Lagunak elkartu eta musika elkarbanatzeko gogoz, goizeko 10:30etan abiatuko dute kalejira. Ostean indarberritzeko hamarretakoa egin eta 12:30etan eliz-atarian kontzertua emango dute.
Eguna borobiltzeko, elkarrekin bazkalduko dute.