- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Barakaldoko Laguntasuna elkartearen 75. urteurreneko ospakizunekin jarraituz emanaldi berezia izango da San Bizente plazan.
75 urte pasa dira jada Laguntasunaren hastapenetatik. 1949tik gaur egunera arte, milaka dantzari eta musikari pasatu dira taldetik, eta, haiei esker, 2024an Laguntasunak harrotasunez esan dezake etenik gabe jardunean aritu den Bizkaiko dantza talderik beteranoena dela, eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa.
Horregatik, aurtengoa bezalako urte berezian elkartetik pasa diren dantzari eta musikariak gaur egungoekin elkartu eta emanaldi berezia emango dute.