- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Carl Maria Von Weber, David Rivas, Henri Rabaud, Oscar Navarro, Thomas Asanger, Rossano Galante eta Pedro Iturraldek konposatutako 8 piezako programa eskainiko dute Gasteizko Udal Musika Bandak eta Jesus Guridi Kontserbatorioko ikasleek.
“Kontzertu honek Vitoria-Gasteizko Udal Musika Banda eta Kontserbatorioko ikasleak elkartuko ditu; hala, emanaldia eskaini eta musikarien belaunaldi berrien talentua erakusteko aukera izango dute. Izan ere, gazte horiek solista gisa jardungo dute, gure bandak babestuta, eta aukera paregabea da haientzat, hazkunde musikala eta pertsonala izateko”, ziurtatu du Sonia Díaz de Corcuera Kultura zinegotziak.
Iker Olazabalek zuzenduko du emanaldia, eta solista gazte horien bilakaeran parte hartu du: “Parte hartuko duten ikasleak saxofoiko, klarineteko, txistuko, oboeko eta biolineko erdi-mailako azken ikasmailetan daude. Horri esker, maila handiko errepertorioa lan daiteke, eta horrek benetako erronka bihurtu du programa hau. 20 urteko ibilbidea duen jarduera pedagogikoa da, eta antolaketa konplexua bada ere, oso pozgarria da, lehen entsegutik kontzertura arte gertatzen den bilakaera eta hobekuntza nabarmenari behatzeko eta horretan parte hartzeko aukera ematen baitu”.
Ibon Zamacola Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko zuzendariordeak ere ekimenaren inguruko balorazio positiboa egin du: “Kontserbatorioak ilusioz egiten dio aurre talde profesional batekin batera parte hartzeko esperientziak gure ikasleei aurrean jarriko dien erronkari. Gure ustez, haien egunerokoa bizitzea, haien mailara egokitzea, osagarri positiboa da eta, aldi berean, gure ikasleen garapen musikal eta teknikoarekin lotuta lagungarria da”. Halaber, “giza osagaia eta Udal Bandako irakasleen harrera” ere nabarmendu nahi izan ditu. “Horrek guztiak laguntza handia ematen die gure ikasleei, eta taldearekiko integrazioa eta talde-lana bultzatzen ditu”.
EGITARAUA
Concertino in C for solo Oboe and Wind Chamber Carl Maria von Weber
Oboea: Aiala Duque
Blue Hole Thomas Asanger
Suite Sayaguesa. Movimientos 1. Alborada y 4. Romance David Rivas
Txistua: Saida Jambrina
Aurora Borealis Rossano Galante
Solo de Concours Henri Rabaud
Klarinetea: Xabier Sagastegui
Latent emotions Oscar Navarro
Biolin eta banda sinfonikorako
Tranquilidad, Calma, Paz, Bienestar (mov. II)
Biolina: Susana San José
Pequeña Czarda Pedro Iturralde
Saxofoia: June Iza