- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Hasi da Euskaraldia
Atzo eman zion hasiera 11 egunetan luzatuko den euskara erabiltzearen aldeko ariketak.
Portugaleteko VII. Txistularien Kontzertua
Portugaleteko Txistuzaleak Elkarteak txistulariak abuztuaren 15ean beraiekin batera Portugaleteko VII. Txistularien Kontzertuen parte hartzera gonbidatu dituzte. San Roke plazan izango da kontzertua, arratsaldeko zazpi eta erdietan.
Mendeurrena atorrekin oroituz
Euskal Herriko Txistulari Elkarteak 2027an beteko duen mendeurrenaren harira atera duen atorra oraindik eskuratu ez duenetako bat bazara, jakizu eskatzeko epe berria ekainaren 30 arte zabaldu dela.
Euskaraldirako prestatzen
Euskaraldiaren antolaketan lanean ari direnek lau liburuxka sortu dituzte euskararen erabilpena zabaltzeko zenbait gomendiorekin.
Mugarik Gabeko Txuntxuneroen hurrengo dianak
Mugarik Gabeko Txuntxuneroek dianetan parte hartzeko gonbitea zabaldu dute. Pasai Donibanen maiatzaren 18an izango da eta Faltzesen maiatzaren 25ean.
Ondare immaterialari buruzko mahaia
Gipuzkoako Ondare Immaterialari Buruzko Mahaiak “Indarkeriaren funtsezko kontzeptuei buruz, haurren eta generoaren eskubideen ikuspegitik” programa prestatu du.
Txistulari gazteen Danboligenak Mendaron
Ekainaren 21erako antolatu du Euskal Herriko Txistulari Elkarteak txistulari gazteen topaketa: Danboligenak 2025.
Portugaleteko XI. Txistulari Eguna
Datorren maiatzaren 24an ospatuko da Portugaleteko XI. Txistulari Eguna ospatuko da. Antolatzaileek txistua Portugaleteko kaleetan entzutea eta Portugaleteko Udalaren Txistulari Banda berriro sortzeko eskaerari indarra ematea dute helburu.
Txuntxuneroak Aberri Egunean
Apirilaren 20an Iruñean ospatuko da EH Bilduk deitutako Aberri Eguna. Txuntxuneroen doinu alaiek manifestazioaren ibilbidea zabaltzeko Mugarik Gabeko Txuntxuneroei laguntza eskatu die antolakuntzak.
Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Euskaraldiarekin bat egin du
Maiatzaren 15etik 25era ospatuko den Euskaraldiak euskararen erabilera bizitzako eremu guztietara zabaltzea du helburu eta asmo horrekin bat egiten du Euskal Herriko Txistulari Elkarteak.
Juan Mari Beltranen bizitza osoko lanaren aitorpena
Joan den asteartean jaso zuen Oiartzunen 2024ko Manuel Lekuona Saria.
Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketa Bilbon
Maiatzaren 17an Bilboko Bidebarrieta kulturgunean izango da Euskal Herriko Txistulari Gazteen III. Txapelketa.
Txuntxuneroak Mariñelak danborradarekin Donibane Lohizunera
Mugarik Gabeko Txuntxuneroek maiatzaren 31ko topaketara deitu dituzte txistulariak. Apirilaren 5aren aurretik eman behar da izena.
Portugaleten apirilean izango da Txistu Eguna 2025
Euskal Herriko Txistulari Elkarteak urtero antolatzen duen Txistu Eguna Bizkaira itzuliko da apirilaren 5ean. Kontzertuaren entsegu orokorra egingo da apirilaren 3an.
Santa Ageda bezperako ekintzak aurkezten Gipuzkoako Aldundian
Joan den urtarrilaren 31an Santa Ageda bezperako ekitaldien aurkezpeneko prentsaurrekoan parte hartu zuen Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Gipuzkoako Kultura diputatuarekin eta beste hainbat eragilerekin.
Otsailan Tafallako dianak
Otsailaren 9an izango den dianan parte hartu nahi dutenek otsailaren 4aren aurretik esan behar diete antolatzaileei. Erne! Txistularientzat bazkaria antolatu dute.
Mendeurreneko atorra eskatu al duzu?
Euskal Herriko Txistulari Elkarteak 2027an beteko duen mendeurrenaren harira atera ditugun atorretako bat eskuratu nahi baduzu, jakizu epe berria martxoaren 31 arte luzatuko da.
Leioako Jose Ramon Learra “Txato” txistularia hil da
Pasa den ostegunean, urtarrilak 16, hil zen Txato txistulari leioaztarra. Goian bego.
Ricardo Insausti Serrano, goian bego
Joan den abenduaren 26an hil zen Ricardo Insausti txistularia eta neurologian aditua.