Search

Xanixtebanetako 47. Kontzertu Herrikoia

Kontsejupea (Oiartzun) Done Eztebe plaza, 1, Oiartzun, Gipuzkoa, Spain

Lartaun Txistulari Taldeak kontzertu herrikoia antolatu du Oiartzungo Xanixteban festetarako. Herriko hainbat talde eta abeslarirekin batera inguruko herrietatik etorritako txistulariak ariko dira kontzertuan.

Ama Zuriaren festetako XXVIII. Txistulari kontzertua

Espainia plaza (Gasteiz) Espainia plaza, Gasteiz, Araba, Spain

Gasteizko eta Euskal Herriko hainbat herritako 50 txistularik joko dute, Gasteizko Udal Folklore Akademiako musikariekin (trikitixa, alboka, txalaparta eta gaita), tronpeta, tronpa, tronboia, tuba, oboea, klarinetea, fagota, pianoa, baxu elektrikoa eta perkusioa dituen instrumentazioarekin. Bi bakarlari gonbidatu ere izango dituzte: Idoia Asurmendi (abeslaria) eta Aitor Furundarena (akordeoia).

Donostiako 47. Txistularien Kontzertu Nagusia

Plaza Berria (Donostia) Plaza Berria, Donostia, Gipuzkoa, Spain

EGITARAUA 1. DONOSTIA (Pasodoblea) Antonio PEÑA Y GOÑI (1846-1896)** 2. GIPUZKOAKO DANTZA GOGOANGARRIAK. 200 URTE ALBORADETAKO SOINUA Aintzinako herri doinua* […]

VI. Portugaleteko txistularien kontzertua

San Roke plaza (Portugalete) San Roke plaza, Portugalete, Bizkaia, Spain

Portugaleteko Txistu Zaleak elkarteak urtero antolatzen duen kontzertuan Txaro Garcíak Euskal Herriko txistulariak, Portu Brass Metal bostekoa, Xabi Aburruzaga eta Aitor Uribarri, Iñaki Egaña eta Zubira erraldoi konpartsa zuzenduko ditu.

Aste Nagusiko Txistularien Alardea

Plaza Barria Plaza Barria, Bilbo, Bizkaia, Spain

Aste Nagusiko Txistularien Alardean bazter guztietako txistulariekin musikari ugari izango dira. Aparteko partaidetza izango dute Kilima eta Oinkari dantza taldeak.