Search

Sarriegiren heriotzaren urteurrena

Donostia

Apirilaren 23an hil zen Raimundo Sarriegi konpositorea, 1913an, orain 111 urte. Horregatik, egun horretan, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak musikariaren monumentuaren aurrean kokatu eta haren obra hainbat joz oroimenezko ekitaldia eskainiko du.

Eibarko IV. Txistu Eguna

Eibar Udaletxeko arkupeetan

Usartza Txistulari taldeak antolatuta, Eibarko IV. Txistu eguna ospatuko da heldu den apirilaren 27an. Azkenengo urte hauetan egin duten bezala, larunbatean Eibarko auzoak eta kaleak txistuaren musikarekin beteko dituzte. Usartzarekin batera Elgoibar, Ermua, Deba, Ondarru eta Bilboko txistulariak ariko dira; guztira 50 bat txistulari.

Santa Krutzetako kontzertua

Santa Krutz baseliza (Andoain) Zumea Kalea, 1, Andoain, Gipuzkoa, Spain

Andoaingo Olagain Udal Txistulari Elkarteak kontzertua eskainiko du Andoaingo Santa Krutz ermitan. Lagun gonbidatuez gain, Iñaki Eizmendi abeslari andoaindarra ariko da beraiekin.

Errenteriako Udal Txistulari Taldea

Errenteria Errenteria, Gipuzkoa, Spain

Errenteriako Udal Txistulari Taldea igande honetan, udaletxetik 9etan abiatuta, Iztieta, Olibet eta Ugarritze auzoetan zehar ibiliko da.

Errenteriako Udal Txistulari Taldea

Errenteria Errenteria, Gipuzkoa, Spain

Errenteriako Udal Txistulari Taldea igande honetan 9etatik aurrera Galtzaraborda eta Igantzi auzoetan zehar ibiliko da.

Kontzertua: Ganbera musikako Musikene Sariaren finala

Musikene (Donostia) Europa Plaza, 2, Donostia, Gipuzkoa, Spain

Ganbera musikako 2024ko Musikene Sariaren finala Musikeneko Auditorioan izango da. Kontzertu publikoa da eta, epaimahaiak ematen dituen sariez gain, publikoaren saria izango du.

Isidro Ansorenaren omenez

Hernani Hernani, Gipuzkoa, Spain

Hernaniko Herri Musika Elkarteko txistulariak San Isidro egunaren inguruko ospakizuna antolatu dute.