Search

Ama Zuriaren festetako XXVIII. Txistulari kontzertua

Espainia plaza (Gasteiz) Espainia plaza, Gasteiz, Araba, Spain

Gasteizko eta Euskal Herriko hainbat herritako 50 txistularik joko dute, Gasteizko Udal Folklore Akademiako musikariekin (trikitixa, alboka, txalaparta eta gaita), tronpeta, tronpa, tronboia, tuba, oboea, klarinetea, fagota, pianoa, baxu elektrikoa eta perkusioa dituen instrumentazioarekin. Bi bakarlari gonbidatu ere izango dituzte: Idoia Asurmendi (abeslaria) eta Aitor Furundarena (akordeoia).