Search

Views Navigation

Event Views Navigation

Today

Euskal Herriko Txistulari Gazteen III. Txapelketa

Bidebarrieta liburutegia Bidebarrieta Kalea, 4, Bilbo, Bizkaia, Spain

Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eta Bilbao Musikak elkarlanean antolatutako Txistulari Gazteen Txapelketaren edizio berrian 12 eta 25 urte arteko txistulariak ariko dira.

Erromeria: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea

Plaza Berria (Donostia) Plaza Berria, Donostia, Gipuzkoa, Spain

Bagera Elkarteak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria ospatuko da Plaza Berrian.

Mario Padillari omenaldia

Andikona plaza (Otxandio) Andikona plaza, Otxandio, Bizkaia, Spain

Otxandioko Kaleik-kale txistulari taldeak Mario Padilla txistularia omenduko Eskoriatzako txistulari taldearekin, Marioaren ikasleak izandakoekin eta Otxandioko musika bandarekin batera.

MGT: Dianak Pasaian

Pasai Donibane Pasaia, Gipuzkoa, Spain

Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Pasaian elkartuko dira herriko kaleak txistu hots gozoekin alaitzeko asmoz.

Kontzertua: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea

Plaza Berria (Donostia) Plaza Berria, Donostia, Gipuzkoa, Spain

Donostiako Udalaren txistulari taldeak euskal txistularien tradiziozko doinuekin osaturiko kontzertua eskainiko du; dantza, kanta, biribilketa, obra…

Txistu kontzertua Agurainen

Zabalarte kultur etxea (Agurain) Kale Nagusia, 8, Agurain, Araba, Spain

Zortziko Udal Musika Eskolako txistulariek eta abeslariek euskal doinuak emango dituzte entzutera hurbiltzen diren guztien gozamenerako.

Portugaleteko XI. Txistulari Eguna

Portugaleteko Txistu Zaleak elkarteak antolatu du XI. Txistulari Eguna Portugaleteko udalaren babesarekin eta Adarburu taberna eta Merkatuaren laguntzarekin.

MGT: Faltzesko dianak

Faltzes Faltzes, Nafarroa, Spain

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek deituta, Euskal Herriko bazter ezberdinetatik etorritako ttunttuneroak elkartuko dira Faltzesen.