- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Maiatzaren 12an, Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Pasaian (Gipuzkoa) elkartuko dira.
Eguna Itsas Mendi elkartean bilduz hasiko dute, kafea eta pastak hartuz gozaltzeko. 9:45ean izango da hori, ordu erdi beranduago kalejirari ekiteko, 10:15ean. Ondoren, itsasontzi batera igo eta itsasora irtengo dira paseoan, 11:15ean. Arrantza egiteko aukera ere iragartzen dute antolatzaileek irteera honetan.
Lurra hartu ondoren, Donibane plazara joko dute, bertan erromeria eskaintzeko ordu batean. Azkenik, 14:30ean bazkarilegea izango da parte hartzaileentzat.
Informazio gehiago, berri honetan.