Hernanin elkartuko dira MGTko kideak martxoaren 31n. Txistu eta sagardo giroa uztartuz, eguneko plana antolatu dute, gonbitea txistulari orori zabalduz.
Martxoan ez da faltako Mugarik Gabeko Txuntxuneroen ohiko proposamena, oraingoan hilak 31 Hernanin (Gipuzkoa) bilduko dira txistulariak. Hitzordua 10:15ean hasiko da, herriko auzo eta kaleetatik goiz deia eginez. Orduak agindu legez hamaiketakoa etorriko da ondoren, Santa Barbara elkartean.
Eguerdiarekin, 12:30ean kalejiraan arituko dira txistulariak, jarraian Ttun ttuna emateko plazan. Bazkari legea, 14:30ean etorriko da Larre Gain sagardotegian.
Oharrak
Izena emateko azken eguna martxoaren 20a izango da. Email bidez eguren.txistu@gmail.com helbidera idatzi edo telefonoz 656 750 450 zenbakira hots eginez zein whats app-a erabiliz eman daiteke izena. Izena ematerakoan zehatu beharra dago bazkarian parte hartu nahia ala ez. Bazkariak 20€ko prezioa izango du musikarientzat, lagunentzat berriz 35€.
Txistuei dagokionez fa soilekoa eta si bemoleko silboteak erabiliko dira. Partitxelak paperean banatuko dira egunean bertan. Janzkerari dagokionez, alkandora zuria eta praka ilunak erabiliko dira.
Egitaraua