Txistulari Aldizkaria: hamabigarren alea eskura (1930)

EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariaren 10 aleak gure webean eskuragarri jarri ostean, garai horri dagozkion gainerako 21 aleak digitalizatu ditugu. Ondare hori eskuragarri jarriko dugu pixkanaka gure web gunean. Oraingoan hamabigarren alea dakargu hona.

Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko martxoa-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan hutsetik hasi zen, horregatik bi garai bereizten ditugu: gerra-aurrekoa eta ostekoa. Oraingoan, garai horretako 12. alea dakargu hona.

Gerra aurreko lehenengo ale guztiak digitalizatu ditugu, eta pixkanaka webean, bazkideen esku jarri ditugu, orotara 31 ale.

Hamabigarren zenbakia

1930eko urtarrila-otsailari dagokion alea da Txistulari Aldizkariko 12. zenbakia. Argitalpena, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek elkartea diruz lagunduko dutela iragarriz hasten da. Aita Larramendiren duela 200 urteko testua zekarten ondoren, Gipuzkoako dantzen ingurukoa. Jarraian, laburki, Bilboko Udal Txistu Bandako silbotari berriaren berri ematen dute: Andres Arteach.

Ondoren, euskaraz, Mandazaik doinuari buruzko artikulua dator, partitura eta guzti, Txandon Zaya izeneko batek sinatua. Dantzak, txistulariak eta kantuak dira hurrengo idatzairen protagonistak, historiazale baten lumatik: J.A. Zamakola.

Marrazkiz hornituriko istorio bat da Evocación al txistu delako testua. Aurreskuaren deskribapen batekin, atzera begira jartzen da aldizkaria, 19. mendera, Manuel de Azkarragaren eskutik. Añorgako txistu bandari eskeinita dago hurrengo idazlana, argazkiz lagundurik. Hurrengoa, Aranaz herriko txistu banda berriari.

Herri abestiei eta danbolinari artikulu bana eskaintzen zaizkie. Buenos Aires hiritik Migel Montejurrak kutsu literarioko testu bat dakar ale honetara.

Literaturarekin bukatzeko, Cabos sueltos sailean berri laburrak jaso eta ale honetako euskarazko bigarren testuarekin bukatzen da aldizkaria: Txistulari estu, atabal lasa.

Musika atala

Ale honetan obra bakarra argitaratzen da: Erriko Jayetan Jose Olaizolak sinatutako lau ataleko obra: minuetoa, fandangoa, zortzikoa eta biribilketaz osatua.

Benetako altxorra, datu interesgarriz eta bitxikeriaz betea, bazkide guztien eskura pdf formatuan deskargatzeko aukerarekin. Benetako oparia.

Aldizkaria ikusteko klikatu hemen (soilik erregistratutako bazkideentzat eskura).


Bazkide egiteko, bidali zure datuak txistulari@txistulari.eus-era.

Bazkide egiteko informazio gehiago hemen.

Bazkidea bazara, baina ez bazaude web gunean erregistratuta, idatzi komunikazioa@txistulari.eus-era