Durangora begira

Argazkia: EITB

Aurten ere txistuaren munduak badu zer erakutsia Durangoko Azokan. Aukeran  dira partitura liburuak eta hainbat CD. Guk, aurtengo berritasunei erreparatuko diogu.

Txistulari 253-Txistuka Berria

Gure aldizkariaren azken alean Durangoko Azokan izango da presente. Elkarreko stand-era hurreratzen dena bertan topatuko du Txistuka Berria. Aldizkariaren azken aleak, berritasun batzuk ekarri ditu, horietako bat, tirada 2.500ekoa izan da, horietatik 1.000 EHTEk kudetuko ditu bere bazkideen artean banatzeko eta gainerakoak Gasteizko Folklore Akademiak banatuko ditu. Horregatik, aldizkaria, Elkarren erosgai izango da.

Ale berri honi buruz gehiago jakiteko irakurri berri hau.

Ordago Folk

Zuiako folk taldeak disko berria kaleratu du 2daian izenekoa. Durangoko Azokan disko berriarekin batera, pen drive batean bere bi diskoak eta hainbat bideo izango ditu salgai Autoekoizleen Plazan, Landakoko Goienkalen 61 eta 62 stand-etan. Horrez gain, diskoa zuzenan aurkeztuko dute 30 minutuko zuzenekoa eskainiz Ahotsenean. 

Lan berriaz gehiago jakiteko irakurri albistea.

Suakai

Artekaleko 43. postuan berriz, Raices ikuskizuneko CDa izango dugu eskura. Antzerkia eta musika uztartzen dituen ikuskizun honetan txistuak berebiziko garrantzia du, Aitor Urkiza jotzaile izanik. Suakai taldearen sorkuntza honi buruz gehiago jakiteko irakurri hemengo berria.

Silboberri

Durangaldeko erakus mahaian, Silboberri Elkartearen materiala izango da salgai. Aurten bi nobedade aurkezten dute, batetik Tomas Garbizu txistu eta pianorako moldatutako abesti bilduma baten partiturak liburuki batean bilduta eta bestetik, Felix Ibarrondo musikagilearen obren grabaketa CD bikoitz batean Barne hegoak  izenburukoa, zeinetan bi obratan txistua protagonista den. Horrezaz gain, jada ohikoa den legez, kontzertua antolatu dute Txistua XXI. mendean izenburupean, gure agendan ikusgai den gisan.