Argazkia: 2017an Agoitzen MGT
MGTko txistulariek urteko azken deialdia egin dute, hitzordua, Agoitzen (Nafarroa) izango da, azaroaren 3an. Orotara 26 emanaldi izan diztuzte 2018an, Nafarroa, Lapurdi, Gipuzkoako eta Arabako udal herri ezberdinetan.
Euskal Herrian zehar txistu doinuak zabalduz eman dute urtea Mugarik Gabeko Txuntxuneroek. Azaroaren 3an egingo dute 2018ko azkena, Agoitzen (Nafarroa). Orotara aurten 26 emanaldi eman dituzte; Nafarroako Andosilla, Tafalla, Ablitas, Tutera, Sartaguda, Faltzes, Iruñea, Alesbes, Zangoza, Larraga, Lizarra, Agoitz eta Altsasun izan dira. Baita ere Gipuzkoako Pasaia eta Hernanin; Lapurdiko Sara, Baiona eta Donibane Lohitzunen; eta Arabari dagokionez Gasteizen izan dira.
Azkena
Oraindik Lizarrako eta Baionako hitzordua aurretik dituzten arren, Agoitzen azaroak 3ko deialdia zabaldu nahi izan dute.
Eguna gosari eder batekin hasiko dute 9:30ean Angiluerreka elkartean, Merkatu plazan. Kalez-kale txistu eta danbolineak astitzen 10etan hasiko dira bertaratutako txistulariak. San Migel auzora, 11:15etan iristea aurreikusi dute, bertan hamaiketakoa izango baitute txistulariek. Ordu batean frontoira helduta, kalejira bukatutzat eman eta tabernetara eramango ei dute musika, azkenik ordu bietan bazkari legea egiteko Beti Jain 5€ren truke.
Partiturak, hemengo loturan dituzue eskura. Ohikoa legez, fa#ko txistua erabiliko da.
Izen ematea urriak 30 baino arinago egin beharko da, whats-app bidez 687155089, 647134164 edo 697897194 telefono zenbakian. Aukeran, e-mailez, honako helbideotan: amaiagoitz@gmail.com, barraskilo_@outlook.com edo saioagm94@gmail.com.