Txistulariek egitarau bete aurkeztu dute Lekeitioko San Antolinetarako. Irailaren hasierarekin, kontzertu eta kalejirak eskainiko dituzte herri bizkaitar honetan.
Abuztuari puzka bat falta zaion arren, bada irailera begira dagoenik. Lekeition, San Antolin jai ospetsuak dituzte jo mugan eta noski, bertako txistulariak galtza bete lan arituko dira. Itxaropena txistu elkartekoek agenda aurkeztu dute egunotarako.
Irailak 1ean buruhaundien kalejiran izango dira txistulariak, eguerdiko 12etan. Hilak 5ean berriz, kalejiran abiatuko dira Nautikatik kioskoraino 11:45ean. Jarraian, eguerdiko ordu batetan txistularien elkarretaratzea antolatu dute. Hurrengo hitzordua ostirala 7an izango da, buruhaundiekin batera aterako baitira Itxaropenakoak, goizeko 11etan.
Larunbata, hilak 8, kalejira batekin hasiko dute 12etan. Ordu erdi geroago, kontzertua eskainiko dute dantzari eta abeslarien parte hartzearekin.
Iazko konzertua hemen duzue ikusgai: