Dantzategia
Doinuak grabatu ostean, hurrengo lana dantzak irakastea izango da eta horretarako dantzategiak antolatu dituzte. Jada hiru hitzordu jarri dituzte Durango (Bizkaia) ekainak 19an, Errenteria (Gipuzkoa) ekainak 21 eta Bilbon ekainak 21 baita. Hiru kasuotan ordutegia berbera izango da, 18:00etatik 21:00etara. Dantzategiak 20 euroko prezioa izango du, eta egunean bertan ordainduko da. Aldez aurretik, izena eman beharra dago, izen abizenak eta telefono zenbakia helaraziz.
Kontaktua
Durangorako: bulegoa@aikotaldea.eus
Errenteriako emanaldirako: dantza@kukai.eus
Bilbo: aiko@aikotaldea.eus
Platenuenea kafe antzokian, Niessen kultur gunean eta Campos Eliseos antzokian izango dira zitak hurrenez hurren.
Dantzategiei buruz zehaztapen gehiago hemen.