Joseba Tobesi omenaldia Tuteran

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek uztailaren 27an omenduko dute Joseba Tobes. Uztailaren 21aren aurretik eman behar da izena.

Txuntxuneroak uztailaren 27an goizeko hamarrak eta laurdenetan elkartuko dira Beterri elkartean (Serralta kalea, 2) eta hamarretako bikaina egingo dute. Horren ondoren izango da Joseba Tobes Etxabarri omentzeko ordua, hamaikak eta laurdenetan.

Ospakizunarekin jarraitzeko Tuterako kaleetan barrena txistua joaz ibiliko dira. Bukatzeko, ordu bi eta erdietan El Colmado de Luison jatetxera joango dira bazkaltzera (Antso VII Azkarra plaza). Bertan bazkaltzeko asmoa dutenek Montxori (637217544) jakinarazi behar diote uztailaren 21aren aurretik bazkariko hasierako eta bigarrengo platerak aukeratuz. Kontuan izan musikariek 15 euro eta haiekin datozenek 35 eurorekin lagundu beharko dutela bazkaria.

Txuntxuneroek FA # tonuan afinatutako txistuak joko dituzte eta txuriz jantzita joatea eskatu dute. Hau da egunerako hautatutako errepertorioa.

Partiturak lotura honetatik deskarga daitezke.