- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Eibarko Txistularien Banda sorturik 90 urte bete direla gogoratzeko alarde berezia antolatu du Usartza txistulari taldeak.
Aurreko alardea 2017ko ekainaren 25ean egin zen, eta ordutik hona hainbat Txistu Egun, kontzertu, kalejira, etab… antolatu ditu Usartzak. Eibarko lehenengo txistulari bandaren 90. urteurrenak alarde bat merezi duela iritzita, lehengo urteko udaratik hura antolatzen aritu dira. Donostiako Orfeoiarekin harremanetan orduan jarri ziren eta haiek proposamena onartu ondoren gainerako parte-hartzaileak lotzen aritu dira. 2025 hasieran, danborrada kontzertuaren ondoren hasi zituzten entseguak eta iritsi da kontzertua emateko eguna.
PARTE-HARTZAILEAK
Usartza Txistulari Taldea
Donostiako Orfeoia
Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikasleak
Teklatuan: Isabel Laspiur
Metal boskotea: Unai Cabanzón, Danel Montero, Iñaki Orbegozo, Markel Uribarren, Jesús Rioja
Baxu elektrikoa: Aitor Moreno
Perkusioa: Asier Rodriguez eta Pablo Zubiaurre
Kezka dantza taldea
Neledantza taldea