Juan Mari Beltran Argiñena, aurtengo Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzak azaroaren 5ean zabaldu zuen aurtengo Manuel Lekuona Saria norentzat den.

Musikaren hainbeste alorretan aritu den Juan Mari Beltran Argiñenak etxetik kanpoko lehen ikasketa musikalak txistuarekin eta klarinetearekin abiatu zituen Etxarri Aranatzen. Handik, 16 urterekin, Donostiako Argia dantza taldean sartu zen, orduan hasi zituen herri-musikaren inguruko lehen bilketak. Ondoren etorri ziren Hernani Musika Eskolan txistu, alboka, dultzaina eta txalaparta irakasle izatea, eta bere bizitzan zehar bildutako liburu, disko, soinu-tresnak eta zuzenean egindako bilketa lana partekatuz herri-musika publiko zabalari eskaintzen dion Soinuenea – Herri Musikaren Txokoaren sorrera.

Bere ikerketa eta ikasketetatik eratorritako hitzak ezagunak dira Txistulari aldizkarian.

Zorionak, Juan Mari!