Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

Leintz Bailarako 15. Txistulari Eguna

Urria 26

2024ko urriaren 26an, Leintz bailarako txistularien jaia ospatuko da. Hamabostgarren edizio hau Arrasaten egingo da eta bertan bailarako herri guztietako 40 bat txistulari bilduko dira.

Eguneko programak bi hitzordu nagusi izango ditu: 11etatik aurrerako kalejira eta 13etan hasita Arrasateko Plaza Nagusian egingo den kontzertua.

Kontzertuko errepertorio xume baina aukeratuak honako piezak biltzen ditu:


EGITARAUA

Xamurra I. Ansorena

Mendizaleak Aurrera Mold.: J. I. Ansorena

Santamasak 2002 Kantuen bilduma; Mold.: I. Barrena

Eugenio (zortzikoa) D. Uzin

Atsegina (minuetoa) J. L. Ansorena

Las Larras (kontradantza) E. Basurko

Artetxe (mazurka) S. Bikandi

Lexearena (habanera) Herrikoia

Txurkoene (bals-jota) F. Ansorena

Don Martin (pasodoblea) S. Bikandi

Uratz Alde (fandangoa) D. Uriarte

Uratz alde (arin-arina) D. Uriarte

Batzen (jolas-dantza) J. R. Vitoria


Musikaren eta txistuaren jai honetara herritar guztiak daude gonbidatuta eta lehengo eta gaurko txistularien parte hartzera zabal-zabalik.

Xehetasunak

Data:
Urria 26
Event Tags:
,

Lekua

Arrasate
Arrasate, Gipuzkoa 20500 Spain