Lanak aurkezteko epea amaitu da

Joan den astelehenean, irailak 30, EHTE Txisturako Konposizio Lehiaketa 2024 ekitaldian parte hartzeko epea itxi zen.

Mundu osoko 31 herrialde ezberdinetako 120 konposatzaile, gizon eta emakumeak, izan dira lehiaketara beren lanak aurkeztu dituztenak. Lehiaketak izan duen arrakasta zinez pozik egotekoa da (inoizko partaide kopururik handiena izan dugu aurten) eta eskerrak eman nahi dizkiegu beraien burua aurkeztu dutenei gure lehiaketan parte hartzeagatik eta gure elkartearengan jarri duten konfiantzagatik.

Aurten lehiaketaren prozesua arinago joanen da. Epai-mahaia iraila bukaera aldera osatu zen eta lanak dagoeneko epaileen esku daude. Hiru dira epaileak, konposatzaileak eta txistulariak. Bakoitzak lanak bere kabuz aztertu eta gero azaroaren hasieran elkartuko dira epaia adosteko.

Sari-banaketa Gala-Kontzertua azaroaren 19an, asteartea, arratsaldeko 19:30ean ospatuko dugu Donostiako Udalaren areto nagusian eta ekitaldia streaming bidez eskainiko dugu, gure web orriaren bidez www.txistulari.eus. Kontzertua entzuteko sarrera dohain izango da.

Gala-kontzertuaren errepertorioa eta abar lotu bezain laster honen berri ere emango dizuegu. Gorde data eta gozatu kontzertuarekin.