Mugarik Gabeko Txuntxuneroekin Lizarrara

Urriaren 27an izango den topaketan parte hartu nahi duten txistulariek urriaren 15aren aurretik esan behar diete antolatzaileei.

Izena emateko Peiorekin hitz egin behar da 680634970 telefonoan edo peio.azcona@hotmail.com helbidera idatziz.

Topaketa goizeko hamarrak eta laurdenetan Lizarrako San Martin plazan San Andres elkartean gosaltzeko bilduta hasiko da. Hamaiketan abiatuko da txistularien taldea Lizarrako kaleetan dianak jotzera. Hiriko kaleetan eguerdiko ordu biak laurden gutxiak arte joko dute behar denean tabernaren batean edo bestean indarberritzeko geldituz.

Ondoren kotxeak hartu eta Iratxe kanpinera joango dira bazkaltzera (10 euro pertsonako).

Fa# tonuan afinatutako txistuekin joko den errepertorioa hau da:

Partiturak behar dituenak hemendik har ditzake.