Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Jaialdia: Makala Folk II

Iraila 28

Barakaldoko Laguntasunako kideak berriz ere 75. urteurrena ospatzeko lanetan buru-belarri ari dira. Larunbatean Barakaldoko San Bizente auzoan MAKALA FOLK II Musika Eguna ospatuko dute.

Goizeko hamar eta erdietan Elizateko plazan zabalduko den soinu-tresnagileen azokarekin abiatuko da egitaraua. Eguerdiko ordu batean auzoan barrena kalejiran ibiliko diren txistulari, albokari, dultzainero, etabarrak abiatuko dira.

Arratsaldean Elizateko plazan Rula eta Miel Otxin-en kontzertuak izango dira.

Xehetasunak

Data:
Iraila 28
Event Tags:
,

Lekua

Barakaldo
Barakaldo Antzokia