Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Diskoaren aurkezpena: Ortzadar fanfarrea

Iraila 26 19:00

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Plaza dantza diskoaren aurkezpenera gonbidatzen zaituzte.

Ortzadar fanfarrearen disko berrian 29 musikarik hartu dute parte, eta plazetako dantzarako 22 musika edo pieza biltzen ditu. Lanak Mikel Petrirenaren zuzendaritza artistikoa izan du, eta Iruñeko K estudioetan grabatu da, Alberto Porresekin.

Aipatzekoa da interpretatutako pieza gehienak argitaragabeak direla, eta horietakoren bat Ortzadarrek taldearen sorburuan egindako ikerketa-lanean jaso zuela (aurten 50 urte bete ditu, hain justu). Musika jasotzen duen USBarekin batera liburuxka bat eskaintzen da, aukeratutako doinu bakoitzaren datu labur batekin.

Fanfarrearen (talde instrumentala) musikarien hainbat belaunaldi bildu dituen lana da, eta Ortzadarren urteurrenaren baitan kokatzen da, jardueraz beteriko urtea, bestalde.

Sarrera doan.

Xehetasunak

Data:
Iraila 26
Ordua:
19:00
Event Tags:
,

Lekua

Ortzadar txokoa (Iruñea)
Descalzos kalea, 65
Iruñea, Nafarroa 31001 Spain