- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
Besteak beste, Leon Bilbao, Maurizia Aldeiturriaga, Fasio Arandia, Alejandro Aldekoa, Txilibrin, Juan Bilbao edota Rufino Arrola bezalako musikariak dira erakusketa honetako protagonista.
Getxoko Kultur Etxea eta Itxartu Taldea elkarlanean, Bizkaiko Musika tradizionalaren muinean sartu dira eta garai batean Bizkaiko musika tradizionalaren erreferente edo mito zirenei omenaldia egin nahi izan diete, beraien bizitza, musika eta pasadizoak gogora ekarriz.
Horrez gain, erakusketa honetan, aukeratutako 15 musikarien soinu-tresna orijinalak ikusi ahal izango dira.
Ordutegia, lanegunetan 8:30etatik 21:30etara; asteburuan 9:30etatik 20:30ak arte. Sarrera dohainikoa da.