Search
Loading Ekitaldiak

« Guztiak: Ekitaldiak

  • This event has passed.

Donostiako 47. Txistularien Kontzertu Nagusia

Abuztua 10 20:30

-Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatuta Euskal Herriko txoko guztietako txistulariak bilduko ditu urteko emankizunak.

-Kontzertua Plaza Berrian izango da, 20:30etan hasita, Aitor Arozena Muxikaren zuzendaritzapean.

-Oholtzan 75 txistulari, metal boskotea, abesbatza, dantza taldea eta bakarlari ugari ariko dira.

Donostiako Aste Nagusiak hasiera ekitaldi esanguratsurik badu, Txistularien Kontzertu Nagusia da horietako bat; aurten 47. edizioa ospatuko du Euskal Herriko txoko askotako txistuzaleak bilduko dituen ekitaldiak. Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, Donostia Festakek eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, ospakizun eta data esanguratsu ugari oholtzaratuko dituen kontzertua, larunbatean hasiko da 20:30ean, Aitor Arozena Muxikaren zuzendaritzapean, Plaza berrian.

Aurten betetzen dira 200 urte Juan Ignazio Iztueta folkloristak Gipuzkoako dantza gogoangarrien historia edo kondaira argitaratu zuela. Izar Inbuluzketa txistu bakarreko eta Katerin Artola dantzan eskainiko dituzte, txistulari taldearekin batera, Alboradetako soinua eta San Sebastian soinu zaharra. Aurretik, programa abiatuko du Antonio Peña y Goñiren Donostia pasodobleak.

Gizarte guztiek beren izaera dute eta bertako kultura izaten da honen adierazgarri, baina kultura ez da sortzen hutsetik, pertsona eta gizataldeen ahalegin eta kemenagatik baizik. Horrela, hogeita hamar urte baino gehiago kantuan ibili den Mikel Markez izango da hurrengo gonbidatua bere errepertorioko kanta hainbat abesten.

Halaber, jarraian, kultura arloan erreferente izan diren eta aurten joan diren lagun hainbat gogoan hartuko ditu emankizunak. Maite Idirin, Euken Ostolaza, Filipe Oihanburu, Iñaki Beobide bai eta beste hainbeste gizon eta emakumeren omenez eskainiko dituzte txistulariek Hileta doinua eta Haize hegoa. Doinu horietan ariko dira bakarlari Aiert Beobide eta Leire Romero dantzariak eta Jaione Olazabal abeslaria.

Euskal kulturaren erreferenteek abiatu eta utzitako bideak etenik izan ez dezan geure-geureak ditugun lau doinu eta taldek hartuko dute plaza ondoren. Lehenenik, Idiarena eskainiko dute Musikeneko txistu ikasleek. Ondoren, Verdini Dantza Taldeak, zeinaren sortzaile Isabel Verdinik urrezko danborra jaso duen aurten, Txoriak txori eta Ilunabarra eskainiko du.

Euskal Herriko ohituran familia abeslariak asko eta asko izan dira, aurten Jaione Olazabal, Jon Gurrutxaga eta beren seme-alabek osatzen duten seikoteak Haurrak lotaratzeko soinua eta Txistuak galdu du soinua eskainiko dituzte. Ondoren, Gero-Axular dantza taldeak Gipuzkoako dantza gogoangarrien historia edo kondairan Iztuetak duela 200 urte bildutako dantza batzuk oholtzaratuko ditu. Azkenik, berriro Mikel Markez oholtzara igoko da bere kantutegiko beste pieza batzuk abestu eta kontzertuari amaiera emateko.

Horrela, larunbatean urteroko txistularien ohiko kontzertua ospatuko da Plaza berrian 20:30ean. Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, Donostia Festakek eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta eta Aitor Arozena Muxikaren zuzendaritzapean euskal kulturako pieza, gertaera eta pertsonaia ugari gogora ekartzeko emankizuna eskainiko dute 75 txistulari, metal boskote, abesbatza eta bakarlariek.


EGITARAUA

1. DONOSTIA (Pasodoblea) Antonio PEÑA Y GOÑI (1846-1896)**

2. GIPUZKOAKO DANTZA GOGOANGARRIAK. 200 URTE

ALBORADETAKO SOINUA Aintzinako herri doinua*

J.Ig IZTUETAK (1767-1845) jasoa

Bakarreko txistularia: Izar Inbuluzketa

SAN SEBASTIAN SOINU ZAHARRA Herri doinua*

J.Ig IZTUETAK (1767-1845) jasoa

Dantzaria: Katerin Artola

3. MIKEL MARKEZ

MENDI GAÑA Hitzak:Xabier LIZARDI (1896-1933) / Doinua: Mikel MARKEZ (1971)**

MARINELAREN BAKARDADEA Mikel MARKEZ***

4. ESKERRAK ETA BETIRARTE : Maite Idirin, Iñaki Beobide, Euken Ostolaza,  Filipe Oihanburu…

HILETA DOINUA Bonifazio LASKURAIN (1882-1978)*

Dantzaria: Aiert Beobide

HAIZE HEGOA Filipe OIHANBURU (1921-2023)*

Abeslaria: Jaione Olazabal

Dantzariak: Aiert Beobide – Leire Romero

5. IDIARENA Eduardo GOROSARRI (1889-1947)*

Bakarlariak: Musikeneko txistu ikasleak.

6. VERDINI DANTZA TALDEA

TXORIAK TXORI Hitzak: Joxe Antonio ARTZE (1939-2018) / Doinua: Mikel LABOA (1934-2008)*

7. JON, JAIONE ETA SEME ALABAK

HAURRAK LOTARATZEKO SOINUA Herri doinua*

J.Ig IZTUETAK (1767-1845) jasoa

TXISTUAK GALDU DU SOINUA Herri doinua*

8. GIPUZKOAKO DANTZA GOGOANGARRIAK 200 URTE

GERO AXULAR DANTZA TALDEA

BELAUNTXINGOA Herrikoa*

J.Ig IZTUETAK (1767-1845) jasoa

BURUZAGIEN ZORTZIKO ETA TALDE JOKOAK Herrikoak*

J.Ig IZTUETAK (1767-1845) jasoak

9. VERDINI DANTZA TALDEA

ILUNABARRA Hitzak: Ramon ARTOLA (1831-1906) / Doinua: Raimundo SARRIEGI (1838-1913)*

10. MIKEL MARKEZ

ZURE BEGIEK Mikel MARKEZ****

JOHN ZAHARRA Hitzak: Pako ARISTI (1963) / Doinua: Irlandar Herrikoa-Mikel MARKEZ****


MOLDAKETAK

* Jose Ig. Ansorena Miner

**Txomin Agirregomezkorta Perez

***Xanet Arozena Muxika

****Jagoba Astiazaran Korta


PARTE-HARTZAILEAK

Donostiarra abesbatza

Donostiarra metal boskotea

Gero Axular dantza taldea

Euskal Herriko txistulariak

Zuzendaria: Aitor Arozena Muxika


ANTOLATZAILEAK

Donostiako Udalaren Txistulari Taldea

Donostia Festak

Xehetasunak

Data:
Abuztua 10
Ordua:
20:30
Event Tags:
, ,

Lekua

Plaza Berria (Donostia)
Plaza Berria
Donostia, Gipuzkoa 20003 Spain