Joan den igandean, ekainak 30 eta San Martzial, hil zen Lizarrako gaiteroa 67 urterekin.
Laurogeiko hamarkada hastearekin batera Juan Carlos Duñabeitia eta Eduardo Peralekin Gaiteros de Estella-Lizarrako Gaiteroak izenarekin baster guztietako festetan ibiliko zen talde ezaguna abiatu zuen. Herrietako kaleak eta antzokiak bere musikarekin jazteaz gain, hainbat gaitero belaunaldiri erakutsi dio Lizarran bertan eta handik kanpora. Berak egindako gaita eta gaiten pitekin Euskal Herriko gaita eta dultzainero ugari hornitu ditu.
Euskal Herriko Txistulari Elkarteko bazkidea zen eta Txistulari aldizkariko kolaboratzaile lanetan aritu zen.
Agur eta ohore.