Gaubeako I. Txistulari Eguna irailean

Espejon (Araba) ospatuko da irailaren 22an. Parte hartu nahi duten txistulariek posta elektronikoz adierazi behar dute.

biblioteca@valdegovia.com emailera bidali behar den mezuan txistulariek bazkaltzera geratuko diren ere idatzi behar dute. Bazkaria 35€ inguru ordaindu beharko dute. Izena emandakoan antolatzaileek beste mezu batekin erantzungo dute joko den errepertorioa zein den eta bazkaria ordaintzeko banketxeko kontu korronte zenbakia adieraziz.