Euskal Herriko Txistularien Elkartearen Nafarroako ordezkaritzatik Sanferminen bezperan Iruñeako udaletxean festen hasieran txistua joaz parte hartu nahi duten txistularientzat izena emateko jarraibideak helarazi dituzte.
Txistulari laguna.
Euskal Herriko Txistulari Elkartea (Nafarroa)
Iruñerrikoa bazara, eta uztailaren 6an Iruñako udaletxean egingo diren ekitaldietan parte hartu nahi baduzu, bidali mezu bat txistulari.nafarroa.ehte@gmail.com helbidera hurrengo datuekin:
– Izena eta bi abizen
– NAN
– Telefono mugikorraren zenbakia
Kontuan izan Iruñerriko txistulariek lehentasuna izanen dutela.
Edukiera mugatua dela eta, kontuan izan, ekainaren 21erako erantzunik jaso ez baduzu, zure eskaera aurrera ateratzea ezinezkoa izan dela.
Besarkada bat.