Barakaldoko Txistulari Bandarekin, Hegoamerikara

Barakaldoko Udal Txistulari Banda. Argazkia: www.bizkaie.biz

Barakaldoko Udal Txistulari Bandak kontzertu berezia emango du ostegunean, urriaren 19an, 20:00etan Barakaldo Antzokian: Txistuarekin bidaia, Hegoameriketara. Debaldekoa izango da.

Txistulariekin batean, Hegoameriketako musika talde bat ariko da, eta denek elkarrekin, Lerman Nievesek moldatutako errepertorio latinoa interpretatuko dute. Kantuan ariko da Ynarhú; gitarra, biolina, mandolina eta Venezuelako cuatroa jotzen, Mao Fermín; pianoan Lázaro Castro; perkusio afroamerikarrean Denis Barzaga; eta kontrabaxuan Lerman Nieves. Barakaldoko Txistulari Banda, berriz, honakoek osatzen dute: Fernando Aurrekoetxeak, Angel Carlos Rojok, Jaime Martinezek eta Alejandro Gonzalez Pipaonek, atabalean.