- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
HAZIAK EROAN
Bilboko Txistulari Bandaren eta Oinkari dantza konpainiaren kontzertua. Doinu tradizionalekin indarrez eta alaitasunez beteriko dantzekin osatutako programa interpretatuko da. Egungo kutsu biziz bustitako gure tradiziora hurbiltzeko aukera paregabea da. Erritmo tradizionalek adin guztietako ikusleak alaitasunez eta jaiez betetako girora hurbilduko dituzte.
Azken hamarkadan aldaketa handiak jasan ditu Oinkarik bere baitan. Dantza tradizionalarekiko lotura galdu gabe, koreografia berrien munduan eman ditu hainbat pauso taldeak. Euskal dantzak oinarri hartuta, gaur egungo abesti berriak koreografiatu ditu Eneko Gil koreografo eta dantzari nabarmenaren laguntzarekin.
Ildo honetatik proiektu askotan parte hartu du Oinkarik. Adibidez: Infernuko Hauspoa, Urratsak, Korrontzi Dantzan, Aspaldikotik, Amantalen ahotsa, Sagartu, etab.
Azpimarratzekoa da, halaber, dramaturgiara egin duen jauzia; izan ere, gaur egun, Hika Teatroarekin elkarlanean, eta Agurtzane Intxaurragak gidatuta, taldeak GAZTE ikuskizun berria eskaintzen duen bigarren proiektu bat aurkeztu du.
EGITARAUA
Kontrapasa Raimundo Sarriegi
Gure abestiak Luis Urteaga
Erantzunik gabeko galderak Karlos Sanchez Ekiza
Rossinirena (Fandangoa) Ezezaguna / Mold.: J. I. Ansorena
Dantzarakoa (arin-arina) Jose Ignazio Ansorena
Suharrizkoa (balsa) Eusebio Basurko / Mold.: J. I. Ansorena
Katamotzarri (kontradantza) Isidro Ansorena / Mold.: J. I. Ansorena
Ez baita dantza Jagoba Astiazaran
Bedaio Herri-doinuak / Mold.: J. I. Ansorena
Argarate (fandangoa) Isidro Ansorena / Mold.: J. I. Ansorena
Txotxoloa (arin-arina) Ezezaguna / Mold.: J. I. Ansorena
PARTAIDEAK
Bilboko Udal Txistulari Banda
Lankidetza: Oinkari dantza taldea