OHAR GARRANTZITSUAK
Bazkarian edota autobusean izena emateko epea martxoaren 17ra zabaldu da.
Txistu Egunera Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatutako autobusean joateko asmoa dutenek argi adierazi beharko dute elkartera, txistulari@txistulari.eus helbidera, idatziz edo deituz.
Euskal Herriko Txistulari Elkartearen zuzendaritza batzordeak elkarteko bazkideak aurtengo Txistu Egunera eta bertan ospatuko den Batzar Orokor Arruntera gonbidatu ditu.
Batzarra martxoaren 25ean ospatuko da Gipuzkoako Legazpi herrian. Eguneko egitaraua hauxe izango da:
- 9:00 – Euskal Herria Plazan elkarretaratzea eta kalejira.
- 10:00 – Batzar Orokorra.
- 12:00 – Hamaiketakoa.
- 12:30 – Alkatearen ongi-etorria.
- 12:45 – Kontzertua Euskal Herria Plazan.
- 13:15 – Kalejira.
- 14:30 – Bazkaria.
Gonbidapen eskutitzean Batzar Orokorreko gai zerrenda eta Legazpira gerturatzeko jarriko diren autobusen berri emateaz gain bazkarira joateko asmoa dutenek 35 euroko ordainketa zein kontutan egin behar duten ere azaldu dute.
Aurreko Batzar Orokor Arrunta Beran ospatu zen 2022ko martxoaren 5ean. Orduan hitz egindako kontuen akta botoi honetan dago:
Legazpiko Txistu Egunean zehar kalejiran eta kontzertuan joko diren partiturak bazkideen atalean daude eskuragarri, hemen:
Batzar Orokor Arruntaren gai-zerrenda, aurkeztuko diren datuak eta botoa eskuordetzeko inprimakia web orriko bazkideen atalean eskura daitezke: